XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DONOSTIATIK TOLOSARAINOKO TRANBIA ELEKTRIKOAREN KONPAINIA, E. A. ENPRESAREN LANEKO HITZARMEN KOLEKTIBOA Lasarte, 1989ko Ekainak 9.

APLIKAZIO EREMUA 1. Artikulua: PERTSONAL EREMUA.

Honako Hitzarmen honek Lasarten kokaturiko DONOSTIATIK TOLOSARAINOKO TRANBIA ELEKTRIKOAREN KONPAINIA, E. A.Enpresan zerbitzura dagoen pertsonal guztia zuzenduko du.

Hitzarmen honen pertsonal eremutik kanpo goi mailako zuzendaritza edo gestio funtzioak betetzeagatik Langileen Estatutoaren 2. Artikuluan barne aurkitzen den pertsonala soilik geratzen da, puntu hori garatu ez dadin artean.

2. Artikulua: IRAUPENA.

Hitzarmen hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan denentz independentzia osoz, 1989ko Martxoaren 1ean sartuko da indarrean, eta data horretatik aurrera bi urteko iraupena izango du, hau da, 1991ko Otsailaren 28ra arte.

1990ko Azaroaren 30etik aurrera automatikoki salatua geratuko da.

ORDAINSARIEN ERREGIMENA 3. Artikula: KONPENTSAZIOA ETA ZURGAPENA.

Hitzarmen honetan espresuki aipaturik gabeko izate ekonomikoa duen edozein kontzeptu, edo etorkizuneko soldata igoerak, edozein delarik igotzen den kontzeptua, honetan, urteko osotasunean kontatuak hitzartzen diren baldintzetan zurgatuak eta konpentsatuak eritziko dira; horregatik honako baldintza ekonomikoek indarreango konzeptu ekonomiko guztiak gaindituko balituzke, ez da kobratze gehigarritarako eskubiderik izango.

4. Artikulua: AD PERTSONAN BERMEA ETA BALDINTZA ONURAGARRIENAK.

Hitzarmen hau sinatzeak, ez du bere baldintza ekonomikoak osotasunean gaindituko lituzken itun global bati uko egitea suposatzen, probintzi edo probintzi arteko mailako Hitzarmen Kolektibo edo beste edozein mailako bestelako arau delarik; eta honako Hitzarmenak ukituriko zenbaitzuk, akzidentalki edo behin-betikoz, goza ditzaketen baldintza onuragarrienak errespetatuko dira.

5. Artikulua: ORDAINSARIAK

Hitzarmen honen lehen urterako, oinarrizko soldataz hartuko da I eranskinean azaltzen den alokairu taulan agertzen dena.

Bigarren urterako, hau da 1990ko Martxoaren 1etik 1991ko Otsailaren 29raino, kopuru hauei igoera bat aplikatuko zaie.

Igoera, kopuru horiei Euskal Herriko 1989eko KPI gehi %2aren pareko portzentaia ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da.

6. Artikulua: BESTELAKO ORDAINSARIAK

Artikulu honen barnean, Asitentzi-prima, Atseden Konpentsatua, Etekinetan partizipazioa, Gaueko plusa eta Langileen Estatutoak eta Errepidetako Garraio Ordenantza Laboralak ezarritako bestelako kontzeptu ordaingarriak sartzen dira, Dietak, Moneta-kalteordain eta Bildutakoaren Entrega Buzoiean, eta Antzinatasuna salbu.

Kontzeptu horiengatik Hitzarmen honen lehen urtean honako kopuruak ordainduko dira.